ONLINE/ OFFNILE

Oraingo sarreran, nire bizitzako hainbat une deskribatuko ditut, non batzutan online nagoen eta beste batzuetan aldiz offline.

Online arloari dagokionez, pentsatzen jarri bezain pronto, hamaika momentu etorri zaizkit burura, nahiko tristea den arren. Lehenengoa eta argiena WhatsApp-a da. Mukirrora ia  edonora daramat, eta aplikazio honen notifikazioak etengabe ailegatzen dira. Gainera, honen erabilerak danetarako balio du: bai lagunekin geratzeko, unibertsitateko zalantzat galdetzeko, gurasoekin hitz egiteko...etab. Tamalez, lehen aurrez aurre egiten zena orain pantaila baten atzean egiten dugu, gure online denbora askoz handiagoa izanik.

Nire burua online dagoen beste momentu bat aukeratzekotan, oraingo une zehatz hau aukeratuko nuke, ordenagailuan baitnago sarera konektatuta. Baina une hau ez nuke bakarrik oraingo kasu konkretuagatik  aukeratuko, unibertsitate osoaren erakusgarri baizik. Izan ere, han eskatzen dizkiguten lan guztietan hartzen dute parte ordenagailuek, beraz, unibertsitatean, etengabe online.

Offline momentuei dagokienez, ez dira onlinekoak  bezainbeste. Egunean zehar ditudan offline momentuan eskuko hatzekin zenbatu ahal nituzte. Haietako bat, blog honetan noizbait aipatu dudan entrenatzen dudan futbol taldea izango litzateke. Han, umeak, baloiak eta ni besterik ez gaude, eta egia esan, deskonexio momentu hoiek benetan eskertzekoak dira.

Bestalde, nire amonaren etxea aipatuko nuke. Han, ez dago ez wifi sarerik ez ezer. Hara noanean, nire amona eta ni besterik ez gaude. Familia berbereko bi belaunaldi ezberdin aurrez aurre, hango protagonista bakarrak hitzak izanik.



Iruzkinak

Mezu ezagunak