E-Paper Zorroa

Kaixo irakurleok!

Oraingoan, ez dut informazio berririk eskegiko, orain arte eskegitutakoaren laburpen bat baizik. Kurtsoa hiru tailer desberdinetan izan da banatua: Nola ikasten dut?, generoa eta IKTak, eta azkenik hiritartasun digitala.

Hasierako tailer hartan, nola ikasten dut? galderari erantzuten sarrera bat egin genuen. Garai haietan iparra zertxobait galduta geneukan arren (galderaren nondik norakoetaz), galdera berbera erantzuten bideo bat egin genuen. Gaia zertxobat aldatuz, betiere ausnarketak eta espiritu kritikoa mantenduz, Chema Madozen argazki zehatz batzuen inguruan aritu ginen. Hausnarketak alde batera utzita, konpetentzia digitalen inguruan eskema bat egin izan behar genuen. Azkenik, tailer honi amaiera emateko, nola ikasten dut? galderari erantzuten dion kartografia batekin eta honen QR kode batekin bukatu genuen.

2. tailerrean, generoa eta IKTak izenekoak, hainbat gauza jorratu genituen. Hasieran, pare bat film ikusi genituen, La Caza eta Lawrence Anyways, zehatz mehatz. Pelikula hauek ikusi ostean, pare bat sarrera egin behar izan genituen generoen inguruan hausnartzeko. Tailer honekin bukatzeko, artefaktu bat sortu genuen, bertan partze hartzen zutenak generoen inguruan dauden rol estereotipatuetaz hausnartzeko.

Kurtsoari amairea emateko, 3. tailerra egin genuen, hiritartasun digitala izenekoan. Tailer honetan, Jordi Evoleren Salvados telesailko Conectados izeneko progamaren inguruan hausnartu behar izan genuen. Hau egin ostean, gure bizitzako  online/offline egoerak azaltzen sarrera bat egin genuen, kurtsoari amaiera emanez Evgeny Mororov-en "la ilusión de una vida sin internet" artikuluaren inguruan ausnartuz.

Hauxe izan da guztia irakurle maiteok, bihotzez espero dut blog honetan idatzitakoa zuen laguntzakoa izana eta nire hitzetan zentzua aurkitu izana.

Besterik gabe, agur bero bat!

Jon Elustondo.

Iruzkinak

Mezu ezagunak