Kapitalismoa: min hau, luze dirau

Evgeny Mororov-en "la ilusión de una vida sin internet" artikulua irakurri ostean, sarrera honi jarri diodan izenburua etorri zait burura. Esaldia ez da nirea, Berri Txarrak taldearen "min hau" abestiarena baizik. Aldiz, era motz nahiz eder batean deskribatzen du Evgeny-k idatzitako artikuluaren funtsa.

Artikuluak, langileen deskoneksioa bermatzen saiatzen diren hainbat lege izendatzen ditu hasieran. Hala ere, hori izendatu bezain pronto, neurri honek atzean duen kapitalismoaren ustelkeria salatzen du Morovov-ek. Izan ere, hasieran langileen alde egiten duen neurri bat dirudien arren, deskoneksio horrek enpresa handientzat zeharka dakarren dirua izugarrizkoa baita. Gure aisialdian gaudenean, sare sozialetan gehienetan, nahigabe enpresei eskeintzen diegun informazioa, hau da, dirutza, ezin dugu ezta imaginatu ere. Egiten duguna egiten dugula, gure gainetik dauden emakume nahiz (gehienetan) gizonentzat doa dirua. Lanean bagaude, gure nagusiarentzat, eta artan ez bagaude, gure informazioa kontrolatzen duten pertsonentzat.

Bestalde, egile honek langile independienteak aipatzen ditu, nortzuk beraiek kontrolatzen dituzten beraien lan orduak. Halaber, independentzia hau agerikoa besterik ez da, nahiko orduak eta flexibilitatea eskaini ezean, hauen lanbidea ere pikutara baitoa.

Amaiera gisa, nahiko tristea iruditzen zait, berria den kontu bat ez den arren, egiten dugun guztiaren atzean dirua egotea. Ahuntzaren gauerdiko eztula ez den arren, sistema aldaketa bat paregabea izango litzateke bai guretzat bai geroaldian etorriko direnentzat ere. Non diruak baino, pertsonak duten garrantzia. Non lan orduak baino, zoriontasuna den egun bukaerako gauzarik oparoena.

Iruzkinak

Mezu ezagunak