KATE BIHURTU DEN LOKIA

Gaurkoan, Chema Madoz argazkilariak egindako argazki bat autatu eta gure esperientzia pertsonalarekin lotu behar dugu, ikaste prozesuarekin zerikusia duena.

Nire kasuan, urka forma duen lokia autatu dut, biziki deitu baitu nire atentzioa. Nire aburuz, printzipioz hain sinplea den loki beltz hau gure gaur egungo mendebaldeko gizartea perfekziora deskribatzen du.

soga_madoz.jpg

Izan ere, badirudi jada ez dela teknologia berriekin zerikusirik ez duen ezer egiten. Gaur egun, egiten duguna egiten dugula, gure mugikorra patrikan daramagu "badaezpada", etxera ailegatzean telebista piztu eta orduak ematen ditugu menpeko gaituen kaxa tranpati honen aurrean, dena delakoa egiteko ordenagailua ezinbestekoa dirudi...etab.

Hauekin guztiekin gure gaur egungo gizarteak pairatzen duen egundoko kateaketa adierazi nahi izan dut. Jada belaunaldi gazteak ez daude kalean jolasten, haien etxeetan daude "bizitza bizitzen" uzten ez dieten tramankuluei kateatuak.

Nire esperientzia pertsonalari dagokionez, argazki hau bikain datorkit nire nerbezaroaren erakusgarri aparta baita. Lehen aipatu ditudan hainbat gauza nire azal propioan izan ditut: txepeltasun bihurtu zen erosotasun baten bila, askotan eman izan ohi ditut egunez egun arratsaldeak lagunen edo etxe propioan "play-station"-era jolasten, errutinaz betetako joku mekanikoetan denbora agortzen. Ez dut esan nahi arratsalde hauek txarrak zirenik, baina pentsatzen jarri ostean, joku hauetan inbertitutako denbora kalean, mendian, txangoetan inbertitu izan banu, nire ustez bitzitzan ikasitakoak askoz ugariagoak izango ziren.

Argazkiak erakusten duen bezala, tekologia berrien menpekoak jaioak gara, kalean, inguruean gertatzen diren gauza arrunt nahiz politak ezin ikusiz, gure begien hesgailu izanez.

Iruzkinak

Mezu ezagunak