"CONECTADOS"
Aurreko saioan, Jordi Evole kazetariaren "Salvados" telesail ospetsuaren programetako bat ikusi genuen, nire sarreraren izenburuarekin bat egiten duena, bai, "Conectados". Izenburu honek jada eman diezaguke pistaren bat erreportaje honen nondik norakoetaz, gaur egungo gizarteak (gazteok gehien bat) mugikorren iguruan pairatzen duten menpekotasunaz, hain zuzen ere.
Jordik, askotariko adineko jendeari galdetu ostean, hainbat konklusio atera zituen, baita bere buruarekin ere, bere produkzio taldearen "laguntzarekin", eta ni, neure konklusioak ere idaztera noa.
Mugikorra, "smart-phone"-a zehatz mehatz, guztiok egunerokotasunean soinean daramagun gauzetako bat da, gure errutinan ezinbestekoa den elementuetako bat. Eta hemendik doaz sail honen nondik norakoak. Izan ere, guztiok onartzen dugu sarrera honetan deskribatutakoak propiotzat bezala, aldiz, mugikorrekin arazo bat dugula onartzea ez dugu hain gustuko.
Segapotoen erruz, sarrera honen izenburuak dioen lez, etengabeko konexio batean bizi gara, eta gure azturak aldatu ezean, aterako ez gareneko konexio zulo sakon eta beltz bat. Izan ere, guztiz naturalak diren momentuetan (lagunekin garagardo bat, gurasoekin afari bat, mendira txango bat...etab) mugikorra sartu dugu, momentuen lilura galduz, eta aurrez-aurreko egonaldiek duten xarma bertan behera botatzen. Geroz eta arruntagoa egiten zaigu pantailen atzean ezkutatzea eta bizitzak guri erakusteko duen guztia pantaila txiki nahiz mendekotasun-sortzaile horren bitartez ikustea, gure begi propioekin ikustea baino.
Beraz, konklusio gixa, hauntzaren gauerdiko eztula izango ez den arren, mugikorrekin erori gareneko errutina madarikatua pixkanaka pixkanaka aldatzea nahiko nuke, eta baita ere mugikorrei erabilera apropos bat ematea, bere erabilera utila baitute, baina inonkik-inora gure egunerokotasuna mugikorren inguruan etengabeko birak ematen egotea.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina