E-Paper Zorroa
Kaixo irakurleok! Oraingoan, ez dut informazio berririk eskegiko, orain arte eskegitutakoaren laburpen bat baizik. Kurtsoa hiru tailer desberdinetan izan da banatua: Nola ikasten dut?, generoa eta IKTak, eta azkenik hiritartasun digitala. Hasierako tailer hartan, nola ikasten dut? galderari erantzuten sarrera bat egin genuen. Garai haietan iparra zertxobait galduta geneukan arren (galderaren nondik norakoetaz), galdera berbera erantzuten bideo bat egin genuen. Gaia zertxobat aldatuz, betiere ausnarketak eta espiritu kritikoa mantenduz, Chema Madoz en argazki zehatz batzuen inguruan aritu ginen. Hausnarketak alde batera utzita, konpetentzia digitalen inguruan eskema bat egin izan behar genuen. Azkenik, tailer honi amaiera emateko, nola ikasten dut? galderari erantzuten dion kartografia batekin eta honen QR kode batekin bukatu genuen. 2. tailerrean, generoa eta IKTak izenekoak, hainbat gauza jorratu genituen. Hasieran, pare bat film ikusi genituen, La Caza eta Lawrence Anyways...
